XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sherlock Holmes'ek Donosti'ko Gaztelupe'n irurogei milla pezta eta kapela nola galdu zituan (Ertzain-Eleberria) Latiegi'tar Bixente'k.Asarre jeiki zan Watson sendagillea: - Egun guzian aritu gera lanean jo-ta-ke, baiñan, nere ustez, ezer gutxi da, lortu aal izan duguna.
-
- Arazo gogorra, esku-artean daukagun au.
- Iñoiz izan dugun zaillena, bearbada -; erantzun zion, astiro pipa artuz besaulki batean eserita, oldozkor lurrera begira zegoan Sherlock Holmes ikerketalari ospetsuak.
Ez zebillen oker.
Sir Solomon Newfork injineruaren arazoa izan bait zuan, sekulan bere eskuetara irixi ziran arazo guztien artean, biurrienetako bat.
Eta, arrigarria dana.
Ez zan, iñolaz ere, Sherlock Holmes arazoaren zurrunbilloan sarturik aurkituko, aurretik
1929'ko Dagonillaren 21'a zan Sherlock Holmes eta Watson sendagillea, Donosti'ko
Amar egunez aurretik etorri ziran Euskalerrira, len emen igarotako aldi luze atsegiña bir-gozatu naiean.
Emen izanak genituan bampacirc; biak. Amezketa' ain zuzen.
Eta adiskide aundiak egin zituzten an.
Zuk seguruaski oroitzen dituzun bi neskatx xoragarri aiek bereiziki: Maixux eta Maiñaxi
Aurreneko egunak, jakiña, oraingo ontan ere Amezketa'n igaro zituzten Sherlock Holmes'ek eta bere betiko lagunak, Watson sendagilleak.
Maiz etortzen ziran alataguztiz Donosti'ra, Maria Kristina arroztegian 30 egunerako artu zuten gelara.